943 670 626
Xoilan Garbiketak Tolosan, Gipuzkoa

XOILAN GARBIKETAK enpresan 25 urtetik gora daramagu Tolosan eta Gipuzkoako beste zenbait eremutan garbiketa-zerbitzuak eskaintzen, partikular eta enpresentzat. Urte hauetan guztietan ahalik eta garbiketa-zerbitzurik onena eskaintzen ahalegindu gara, eta produktu berrienak eta makina modernoenak eskuratu ditugu, lan bakoitzean amaierarik onena bermatzeko.

Utzi zure garbiketa-lanak profesionalen eskuetan

Gure helburu nagusia BEZEROARI ZERBITZU BIKAINA eskaintzea da, eta horregatik egin beharreko lanaren ezaugarrien araberako aholkua ematen diogu bezero bakoitzari, etxebizitza bat garbitzea izan edo enpresa bat mantentzea izan, tamaina eta ezaugarriak edozein izanik ere.

Zure premietara egokitutako zerbitzu bat eskaintzen dizugu, zerbitzuaren maiztasuna, ondoen datorkizun ordutegia eta behar duzun langile kopurua aukeratzeko modua izan dezazun.

ITEL Espainiako Garbiketa Institutu Teknikoak Xoilan Garbiketak enpresa akreditatu du, eta erakunde horrek gure bezeroei eskaintzen diegun zerbitzuaren kalitatea bermatzen du.

logo itel Tolosa garbiketak

GARBIKETA ZERBITZUAK:

  • Etxebizitzen garbiketa, orokorra edo unean unekoa
  • Obra amaierako garbiketak
  • Bulego, lokal edo enpresen garbiketa
  • Ikastetxe eta zentro publikoen garbiketa
  • Atari eta komunitateen garbiketa
  • Garajeen garbiketa
  • Kristalen eta kristalez hornitutako fatxaden garbiketa
  • Zoruei distira ematea
  • Tapizeria, alfonbra eta moketen garbiketa